Bilboko Korala Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Escuderoren "Gernika" opera grabatzen ari da. Partitura konplexu hau grabatzeko saioek azaro eta abenduan zehar iraungo dute. José Ramón Encinar zuzendaria da lan honen burua, eta ELKAR disko-etxeak datorren urtean kaleratuko du.