Lehiaketak
Antzerkia
Sinfonikoa
Gaur Egun
Abesbatza Mistoa
Bilboko Koraleko Euskeria Abesbatza
Kontserbatorioko Abesbatza
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila

Bilboko Korala Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera Escuderoren "Gernika“ opera grabatzen ari da. Partitura konplexu hau grabatzeko saioek azaro eta abenduan zehar iraungo dute. José Ramón Encinar zuzendaria da lan honen burua, eta ELKAR disko-etxeak datorren urtean kaleratuko du.



Opera hau 1987an antzeztu zen lehen aldiz, Bilboko Koralak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak emandako kontzertu gisako bertsioan eta Odon Alonsoren zuzendaritzapean. Estreinaldia Gernikako Bonbardaketaren 50. Urtemugarekin batera burutu zen, eta Francisco Escuderok Bilboko Koral Elkartearen aginduz idatzi zuen.
Oraingo honetan bakarlarien zerrenda Ana Mª Sánchez sopranoak, Gustavo Peña eta Fernando Cobo tenoreek, Manuel Lanza eta Enrique Baquerizo barítonoek eta Alfonso Echeverría baxuak osatzen dute.




Patrocinadores-Babesleak-Protecteurs-SponsorsContacto-Harremanetarako-Contact us