Lehiaketak
Antzerkia
Sinfonikoa
Gaur Egun
Abesbatza Mistoa
Bilboko Koraleko Euskeria Abesbatza
Kontserbatorioko Abesbatza
Otsaila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila

URKO SANGRÓNIZ, Zuzendaria

Bilboko Koral Elkarteko gazteen taldeak aro berri bati ekingo dio Urko Sangroniz zuzendari berria izendatzearekin batera, beti ere Kontserbatorioko Koruaren, edo haurren koruaren, eta helduen koruaren, edo Koralaren beraren, arteko zubi lana egiteko filosofiari eutsiz.

Korua 1985ean sortu zen eta Juan Luis Vazquez izan zen bere zuzendaria 10 urtez. Ondoren, Iñaki Moreno aritu zen lan horretan 2007. urtera arte, Bilboko Koraleko zuzendari izendatu zuten arte, alegia.



Bere jarduera oparoan, nabarmentzekoak dira 1993. eta 1996. urteen artean Alemania iparraldetik egindako birak; orduan, hainbat kontzertu eman zituzten Hanburgon, Schelswig-Holsteinen eta Schwerinen. Halaber, beste hainbat kontzertu eman zituzten, Bilboko Koralaren Kontserbatorioko Jesus Guridi Orkestrarekin batera, Frantziako Anjou eskualdean, 1994an, 1996an eta 1998an hara egindako bidaietan. Bereziki nabarmentzekoa da Parisko Espainiako Misioaren Elizan emandako kontzertua, azken birako amaierakoa, alegia. Frantzian bertan, Re Uharteko Musika Sakratu Jaialdian parte hartu zuen 1999. urtean.

Espainiako estatuan ere hainbat kontzertu eman ditu, besteak beste Madrilgo Auditorium Nazionalean, Malagako Cervantes Antzokian, Kordobako Antzoki Nagusian, Sevillako Lope de Vegan, Murtziako Romean, baita Kartagenako, Lorkako, Burgosko, Kantabriako, Errioxako, Getafeko eta Albaceteko hainbat agertokitan ere.

Hainbat zartzuela emanalditan ere parte hartu izan du, Arriaga Antzokian.



Abeslariak

Sopranos, Mezzos y Contraltos
Tenores, Barítonos y Bajos


Sopranos-Mezzos-Contraltos

Patrocinadores-Babesleak-Protecteurs-SponsorsContacto-Harremanetarako-Contact us