Hasieratik abesbatzak zuzendu dituzten maisuen artean Cleto Zabala, Aureliano Valle, Jesús Guridi, Arturo Inchausti, Timoteo Urrengoechea, J. M. Olaizola, Modesto Arana, Rafael Frühbeck de Burgos, Juan Cordero, Urbano Ruiz Laorden, Julen Ezkurra eta 1984tik 2006ra Gorka Sierra daude, eta egun, Iñaki Moreno da ardura hori daukana.
|
 |
|
Parte hartu duten zuzendari esanguratsuen artean ondokoak daude besteak beste: Fernández Arbós, Pérez Casas, Wladimir Golscham, Jesús Arámbarri, Lamote de Grignon, Ataulfo Argenta, Jasecha Horenstein, Sir Malcon Sargent, Odón Alonso, Colman Pearce, Patrick Juzeau, Ros Marbá, Miguel Angel Gómez Martínez, Moshe Atzmon, Mstislav Rostropovich, Theo Alcántara, Michel Plasson, Víctor Pablo Pérez, Jan Lathan-Koenig, Arturo Tamayo, Aldo Ceccato, Hans Graf, Juanjo Mena, Klaus Weise, Gianandrea Noseda, Elio Boncompagni, Michaël Schönwadt, George Prete, Alexander Rahbari, John Nelson, Uriel Segal, Josep Pons, Jerzy Semkow, Alexandre Dmitriev, Yutaka Sado, Martin Haselböck eta Michiyoshi Inoue.
Espainian lan garrantzitsu asko estreinatu ditu: el oratorio “La cena de los Apóstoles” Wagnerren oratoria, Brahmsen “Un Requiem Alemán”, Mozarten “Vísperas Solemnes de Confesor”, Verdiren “Requiem”, Mendelssohn “Elías” oratorioa, Smithen “Salmo”, Francken “Las Bienaventuranzas”, Borodinen “Danzas del Príncipe Igor”, Orffen “Carmina Burana”, Vaughan-Williamsen “Hodie” eta Ligetiren “Requiem”. Mundu mailako estreinaldien artean Aranbarriren “Castilla” olerkia, Eskuderoren “Illeta” kantata, Gorka Sierraren “Gernika” oratorioa eta Karmelo Bernaolaren lana, “Euskadi. Euskarari Abestia”.
Lirikaren arloan ere lan oparoa egin dute. Lan askoren artean hainbat operaren aurkezpen osoak zor dizkiogu: Colinen “Maitena”, Usandizagaren “Mendi Mendiyan”, Santos Intxaustiren “Lide eta Txidor”, Guridiren “Mirentxu” eta “Amaya” eta Escuderoren “Gernika”. 1991n Mikis Theodorakisen “Medea” lanaren nazioarteko aurkezpenean parte hartu zuten.
1984an Gorka Sierrak hartu zuen Koralaren ardura. Garai berri bati ekin zion garai hartan eta harrezkero, Espainiako jaialdi nagusietan eta kontzertu aretoetan abestu izan dute. 2007 hasieran Iñaki Moreno izendatu zuten zuzendari, 1995etik abesbatzaren azpi-zuzendari izan zena. Espainiako ia orkestra guztien laguntzarekin jo izan dute, bai eta Moskuko sinfonikoarekin, Portugalgo Radio-Difusión orkestrarekin, Bordele-Akitaniako orkestra nazionalekin, Tolosako (Frantzia) du Capitole, Royal Philarmonic Orchestra, Budapest orkestra Sinfonikoa, Berlingo Orkestra Sinfonikoa, Aquisgrango Orkestra Sinfonikoa, Parísko Kamera Orkestra, Lamoureux Orkestra, Wiener Akademie Orkestra, Szeged-eko Orkestra Sinfonikoa eta Tokyo Metropolitan Symphonic Orchestra.
Grabazioen artean Cadaqueseko eta Gianandrea Nosedako Orkestrarekin Granadosen opera “Goieskoak”-en grabazioa eta Bilboko Sinfonikoarekin grabatutako Guridi daude; eta Tolosako (Frantzia) Orchestre National du Capitolerekin eta bertako zuzendari den Michel Plassonekin, euskal konpositoreei eskainitako diska kaleratu zuten EMI zigiluarekin.
Kaleratutako azken lanak honakoak dira: NAXOSentzat Malagako Orkestra filarmonikoarekin batera eta bertako zuzendari den Alexander Rahbari-ren zuzendaritzapean grabatutako Pucciniren “Turandot” opera; beste bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta bertako zuzendari Cristian Mandealekin, lan hartan Pablo Sorozabalen lanak abestu zituzten CLAVEekin; Guridiren “Baserria” zarzuela Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Juanjo Mena zuzendariarekin, MARCO POLOrekin; eta Espainiar Konstituzioaren XXV urteurrena ospatzeko Senatuan emandako kontzertua, a capella abestutako Musika sakrarekin osatutako programa batekin.
Bilboko Koral Elkarteak hainbat sari lortu ahal izan ditu: Arte ederren urrezko domina (1986), San Fernandoko Arte Ederren Ohorearen domina (2005) eta Bilbo Hiriko Urrezko Domina (2007) besteak beste.
|