Itsasadarreko Organoak

Bilboko Koral Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu uztailaren 10ean, asteartean, “Ibai Eder” itsasontzitik Hiribilduko organo-ondarea ezagutzera. Ekitaldia 17:30ean hasiko da, Euskalduna Jauregian, eta 21:30ean amaitu Areetako Mesedeetako Parrokian, eta bisita gidatuak antolatuko dira bi eraikinetako organoak ikusteko

 

Duela bi urte, Gondra Barandiarán Fundazioaren laguntzaz, Bilboko Koral Elkarteak Organo Gela jarri zuen abian lurraldeko organo-ondareari balioa handitzeko asmoz. Ekimen horren bitartez, ikasleek beren inguruko hainbat instrumentu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Halaber, ikasitakoa erakutsi dute bi ikasturte hauetan eginiko emanaldietan.

 

Xedea da aparteko instrumentu hau aldarrikatzea eta euskal organo-ondarea herritarrengana hurbiltzea, Euskadik organo-tradizio handia baitu: batetik, organo erromantikoen bilduma nabarmengarria du; bestetik, instrumentu honi begirako errepertorioaren aberastasuna oparoa da.

 

Oraingoan, “ate irekien” egitura egokituta, bisitariek instrumentuaren ezaugarri mekanikoak ezagutuko dituzte ehun urtetik gorako elkartearen musika-ikastetxeko espezialitate honetako ikasleen eta irakasleen (Miriam Cepeda eta Alberto Sáez Puente) eskutik. Era berean, instrumentuaren soinu-erregistro osoa zuzenean entzun ere egin ahal izango dute.

 

Bisita aberasgarri horiez gain, “Ibai Eder” paseoko itsasontzia hartuko da Euskaldunako Jauregitik Meseedetako Parrokiara joateko, eta, bidean, itsasadarraren ertzetan dauden eraikinen organoak aurkeztuko dira.

 

Sarrerak mugatuak dira, eta uztailaren 9ra arte (hots, astelehenera arte) erosi ahal izango dira Bilboko Koral Elkartean (Felipe Serrate 2 -ordutegia: 9:30etik 13:30era-). Sarrerek 5 euro balio dute.

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu Gondra Barandiarán Fundazioari, Euskalduna Jauregiari eta Areetako Mesedeetako Parrokiari.

Author Info

Coral de Bilbao