La Coral de Bilbao en el Azkuna Zentroa

Fair Saturdayko Bi kontzertuak

Bilboko Koral Elkarteak aurten ere Fair Saturday-an dena emango du eta bi kontzerturen protagonista izango da hiribilduan larunbat honetan burutuko diren 90 ekitaldi baino gehiagoren artean.

Bilboko Koralaren Haurren Abesbatzak emanaldi horietako lehena eskainiko du Iberdrola Dorrean, arratsaldeko 6etatik aurrera. “Gabonak has daitezela” izenburupean, Bilboko Koralaren haurren taldeak Gabonen inguruko lanez osaturiko askotariko egitaraua eskainiko du. Abesbatzak José Luis Ormazabal zuzendari titularrak zuzenduta eta Anus Cividianek pianoan lagunduta abestuko du. ASPANOVAS, Bizkaiko minbizidun haurren gurasoen elkartea, izango da ekitaldira bertaratuko diren 700 pertsonek egin ahalko dituzten dohaintzak jasoko dituen GKE. Kontzertuan zehar, Gabonetako zuhaitza piztuko da, eta zuhaitza egun horietan zehar Iberdrola Dorrearen atarian nagusituko da, erakundea kontzertuaren babeslea delarik.

Bi ordu geroago, Azkuna Zentroko Kulturen Ataria Bilboko Korala, Bilboko Udal Musika Banda eta Bilboko Txistulari Banda protagonista izango dituen kontzertuaren agertokia izango da. Bandaren zuzendari titularra, José R. Pascual Vilaplana, emanaldi horren buru izango da, zeinetan 120 pertsonak, musikari zein abeslari, parte hartuko duten. Ekitaldira bertaratuko diren pertsonen artean egingo den diru-bilketan jasotzen den dirua Ekintzaz Lagundu fundazioari emango zaio, Bilboko hainbat ikastetxeetan garatzen dituen proiektuetarako. Kontzertu hau, “Artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko eguna” jardunaldiaren baitan kokatzen dena, Laboral Kutxa finantza-erakundeak babestuta dago.

Author Info

Coral de Bilbao