Fair Saturday 2018

Irailaren 19an (asteazkena), Fair Saturday 2018ko hasiera-ekitaldiaren gaineko prentsaurrekoan izan ginen. 1.000 artista baino gehiago bilduko ditu ikuskizunak, eta gu protagonistak izango gara; izan ere, gure koru-talde guztiek ez ezik, gure Marta Ubieta maiteak ere hartuko du parte (bakarlari arituko da). Nabuco, Il Trovatore edota John Williamsen lan batzuk abestuko ditugu kontzertu jendetsu horretan (ikus-entzunezko muntaketa ere izango du). Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta gu irrikan gaude Bilbao Arenako agertokira igotzeko!

 

Author Info

Coral de Bilbao