Euskeria Abesbatzal Bilbao BBK LIVE jaialdiaren hasiera berotu du

Hirugarren urtez jarraian, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzak BILBAO BBK LIVE jaialdiaren prolegomenoetan parte hartuko du; horretarako, kontzertu bat eskainiko du Campos Eliseos Antzokian. Agertoki bilbotarra rockez beteko da datorren uztailaren 5ean, asteartean, 20:30etik aurrera.

Bilboko Koraleko gazteen taldeak Arcade Fire, Pixies, Foals, New Order eta Editors taldeen obrak abestuko ditu, hau da, datorren asteburuan BILBAO BBK LIVE jaialdiaren baitan Kobetamendin joko duten rock-banda nagusien kantak. Kontzertuan, era barean, jaialdiaren beste edizio batzuetan izandako talde legendarioen kantak ere eskainiko dira, esaterako, Metallica, White Lies, Depeche Mode eta Phoenix taldeenak.

José Luis Canal musikariak moldatu ditu abestiak koruak kantatu ahal izateko. Halaber, koruari emanaldian lagunduko dion K-BAND rock-taldearen burua da. Gitarra, baxua, bateria eta teklatuak lau ahotseko koruarekin batera mundu-mailako rock-abesti klasiko horiek abesteko.

Urko Sangroniz Euskeria Abesbatzaren zuzendari titularrak zuzenduko ditu hogeita hamar gazte inguru, ekimen berritzaile honen benetako protagonistak eurak.

Kontzertu honen bidez, antolakuntzaren asmoa da Jaialdiaren espiritua Bilboko hirigunera hurbiltzea, alegia, musika ona maite bai baina jendetza gustuko ez duen publikoaren eskura jartzea. Obra polifoniko klasikoagoak abestera ohituago dagoen koru batek estilorik rockzaleenari eusten dioten abestien bertsioak egiteak emaitza benetan harrigarriak ematen ditu.

Sarreren prezioa 10, 12 eta 15 euro bitartekoa da.

 

Cartel Coral de Bilbao Meets - BBK Live 2016
Author Info

Coral de Bilbao