BILBOKO KORALEKO HAURREN ABESBATZA

1984. urtean sortu zen, Bilboko Koral Elkarteko orduko zuzendariak, Gorka Sierrak, bultzatuta. Funtsean, abeslariak Elkarteko Musika Ikastetxeko ikasleak izaten dira. Hamar urteko ibilbidearen ostean, 1994an, Sierrak José Luis Ormazabali eman zion makila, eta harrezkero zuzendari nagusia da. Dena den, koruak izan ditu beste irakasle batzuk ere: John Elliot Gardiner, Edmon Colomer, Mistoslav Rostropovich, Jerzy Semkow, Valery Gergiev, Hans Graf, Yaron Traub, Marco Armillato, Elio Boncompagni, Juanjo Mena, Víctor Pablo Pérez, Ros Marbá, Theo Alcántara, Josep Pons, Daniel Nazaret eta Odón Alonso, besteak beste.

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruak behin baino gehiagotan abestu izan du Arriaga Antzokian, eta ohikoa da euskal musika-eszenan. Halaber, beste agertoki garrantzitsu batzuetan ere izan da: Madrilgo Auditorium Nazionalean eta Teatro Real-en, Bartzelonako Palau de la Música-n, Sevillako La Maestranza-n, etab. Horrez gain, hemengo orkestrekin ez ezik (Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin), estatukoekin ere jardun izan du, adibidez, JONDErekin eta Espainiako Orkestra Nazionalarekin, baita nazioartekoekin ere, Royal Philharmonic Orchestra eta Mariinsky Antzokiko Operako Orkestrarekin, kasu.

Musika folklorikoaren esparruan, hainbat kontzertutan kolaboratu du Kepa Junkerarekin. Era berean, Guridiren Así cantan los chicos grabatu du, BOSekin batera, baita García Abrilen Alegrías kantata ere, Galiziako Orkestrarekin. Berriki, Amets Egin diskoan (musika-hezkuntzarako abestiak) parte hartu du, zeina Bilboko Koral Elkarteak. 2017ko apirilean,  Berstelmeierren Zeru urdinetik obraren mundu-mailako estreinaldia egin zuen, BOSekin batera, Euskalduna Jauregian. Ekainean, berriz, Brittenen War Requiem lanean parte hartu zuen, Calixto Bietoren ekoizpen berrian, Arriaga Antzokian.

 

 

coro-ninos-actuando

 

 

 

Koralistak

I
Albalá Caro, June Buztinza García, Sofía

Corcóstegui Guio, Pablo Chacón Cuartango, Maider De la Fuente Aretxederra, Aimar Duñabeitia Armendariz, Naia Etxegibel Arcocha, Iñaki Fernández Arruti, Mirari Gamboa Soto, Alex García Arretxe, Josebe Gerrikabeitia Saitua, Maider Gil Muñoz, Lucia Ibáñez Revuelta, Ane Larrinaga Bañuelos, Iraia Manzanares Domínguez, Paula Morales Lekube, Maialen Olabarri Jimeno, Irati Olaortua Castellanos, Laura Ortiz de Urbina Díaz, Mateo Pocino Mier, Ane Thate Arrazola, Ane Torres Barañano, Clara Zalbide Asensio, Natalia Ziorraga Ciria, Nerea Zorelle Serrano, Alba Zorelle Serrano, Rubén

II
Arce González, María Beasain Zabalbeascoa, Andrea Cabodevilla Melero, Nerea Carpentier, Pablo Díez Ramos, Noelia Elorriaga Garamendi, Lorea Estrade Robles, Teresa Euba Larrinaga, Inés García Adán, Begoña García Arretxe, Igone García Churruca, Mara Hernandez Caballero, Meizhi Hernandez González, Janire Iturregi García, Claudia Martinez González, Ane Mella Cajas, Aitana Mendizabal Corchón, Jone Ruiz Ortiz de Artiñano, Inés Sierra Pascual, Nicolás Vaillant Lomas, Ariane Villota Sádaba, Elisa
III
Arejita Uruburu, Olaia Basterretxea Santamaría, Nerea Becerra Lorenzo, Markel Cabodevilla Melero, Leire Chirapozu Ruiz, Elixabete Climent Roca, María De Miguel Lecue, Begoña Díaz Villota, Amaia Elua Susilla, Begoña García Adán, Amaia García Martín, Ángela Hernández Morales, Maialen Lanzagorta Lavín, Virginia Larrinaga Bañuelos, Itsaso Martínez Rozas, Javier Moreno Peña, Carmen Ordoñez, Mikel Mario Orokieta Martinez, Olatz Sánchez de Betolaza, Begoña Uriarte Esteban, Unai