130. urteurrena ospatzeko kontzertua

Bilboko Koral Elkartea bere sorreraren 130. urteurrena ospatzen ari da aurten. Hiriko beste bi erakunde ere urte berean sortu ziren, 1886an, hain zuzen: Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, Bilboko Kontsulatuaren ondorengoa, eta Deustuko Unibertsitatea. Hori dela-eta, hirurek elkarrekin ospatuko dute efemeridea ezohiko kontzertu bat eskainita irailaren 22an, Euskalduna Jauregian.

Bilboko Korala Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera ariko da, orkestraren titular Erik Nielsenen zuzendaritzapean. Eskainiko duten egitarauan,  Brucknerren “Tedeum” nabarmentzen da, eta horretan bakarlari jardungo dute Marta Ubieta sopranoak, Marifé Nogales mezzosopranoak, Mikeldi Atxalandabaso tenorrak eta Fernando Latorre baritonoak. Era berean, kontzertuan koru eta orkestrarako obra bat estreinatuko da, Fernando velázquezek ekitaldi horretarako berariaz sortua. Getxoko konpositoreak, film arrakastatsuen soinu-bandetan aditua bera, esaterako, “El orfanato” eta “Lo imposible” filmetakoak sortu zituen, egin izan du lan aurretik ere Koralarekin eta BOSekin laster barru zinema-aretoetara iritsiko den “Zipi y Zape y la Isla del Capitán” filmaren grabaketan, berriki egina. Konposizioak Narratiba Sari Nazionala den Unai Elorriaga idazlearen jatorrizko testu bat izango du lagun.

Koraleko Haurren Korua Koralarekin batera ariko da hainbat unetan, eta horien artean Bieblen “Ave Maria” nabarmenduko da.

Author Info

Coral de Bilbao