Euskara
  Castellano  
Agenda
Informazio Orokorra
Ikasketei buruzko informazioa
Taldeak
Abesbatzak
Orkestrak
Banda
Jarduerak
Harremanetarako
Suscripciones
BILBOKO KORALA
General:
Inicio

Abesbatzak


Bilbo Koral Elkartearen sorrerako helburuekin bat eginda (musikaren, bereziki musika koralaren, sustapena), eta uste dugulako ezinbestekoa dela umeak hasieratik bertatik bere tresna, “bere ahotsa”, erabil dezan, garrantzi berezia ematen diogu hasierako mailetatik ere heziketa koral eta bokalari.

Umeak modu bizi eta parte hartzailea musikan murgilarazteko gure helburuek, hau da, hasieratik talde lana, jendaurreko jarduera, eta garapen orokorra sustatzeak, zera dakarte berez, ikasleak bat-bateko jarduera musikala garatzea ikastegiko talde desberdinetan

Heziketako lehenengo faseetan hau talde koralen eta heziketa bokalaren bidez garatzen da. Geroago eskaintza aukeratutako tresnaren arabera, besteak beste, desberdintzen da.

Abesbatza mota desberdinak dauzkagu, kideen helburu eta adinen arabera desberdintzen direnak:

Heziketarako abesbatzak

Helburu pedagogiko argiak dituzte. Ikasleari oinarrizko heziketa bokala zein musika jarduera eskaintzen diote talde batean parte hartzearen bidez.

Hastapenerako Tailerreko heziketarako abesbatzak: 7 urteko umea jarduera koralean sarrarazten dute.

LOGSEko 1. eta 2. mailetako eta irakaskuntza ez-arautuko heziketarako abesbatzak: teknika bokaleko alde batzuek eta musika-taldearen praktikak musika lengoaiaren ikasgaia osatzen dute. Ikasleak argi ikusten du musikaren izaera orokorra, ikasgai guztietako edukiak elkarri lotzean, eta argi dauka musika berez dela helburua.

“Elkarrekin Kantuz”: oinarrizko mailako azken ikastaroetako, maila ertaineko lehenengo zikloko eta irakaskuntza ez-arautuko 3. eta 4. mailetako heziketarako abesbatza.



Kontserbatorioko Abesbatza

Kontserbatorioko Abesbatza heziketarako abesbatza baino gehiago da. Zuzendari ospetsuekin eta orkestra handiekin aritu da Espainiako antzoki eta entzutegi garrantzitsuenetan, diskoen grabazioetan parte hartzearekin batera.

Abeslariak



Euskeria Abesbatza

Euskeria Abesbatza edo abesbatza gaztea umeentzako heziketa eta helduen abesbatzaren arteko urratsa da.




Abeslariak