|
Radu Hamzeak zuzentzen duen Jesus Guridi Orkestrak goi mailako ikasleekin egiten du lan, eta Koralaren abesbatzei askotan lagundu die, lan hau bakarreko kontzertuekin tartekatuta. 2001az geroztik ekimen berri batean dihardu: graduatuen kontzertuak ertaineko mailako azken ikasturteko ikasle bakarlariekin.
Burgosen, Errioxan, Kantabrian, Nafarroan, Bartzelonan, Sabadellen, eta "Otoño Musical Soriano" eta "Semana de Música Religiosa de Cuenca" jaialdi ospetsuetan hartu du parte. 1994, 1996 eta 1998 urteetan, Euskeria Abesbatzari lagundu zion Anjou eskualdeko (Frantzia) biran. 1995ean bakarreko bira egin zuen Alemaniako hegoaldeko hainbat hiritan zehar.
KIDEAK
|
|