Euskara
  Castellano  
Agenda
Informazio Orokorra
Ikasketei buruzko informazioa
Taldeak
Jarduerak
Entzunaldiak
Kontzertuak
Diskografia
Operak
Harremanetarako
Suscripciones
BILBOKO KORALA
General:
Inicio

EuroCamerata

Bost herrialde europarretako musikari gazteek osatutako talde klasiko bat da eurocamerata. Bere partaideen artean, Bilboko koral elkartearen kontserbatorioko zenbait ikasle daude. Zuzendaria Radu Hamzea da.
1997an sortu zen eta ordutik bere ibilbidean arrakasta geroz eta handiagoa da. Deutscher Musikrat erakundeak talde bikain, etorkizun handiko eta babesgarri bezala baloratu du.

Azken sei urteetan bira ezberdinak egin ditu Alemanian, Frantzian, Espainian, Luxenburgon eta Txekian eta hainbat disko grabatu ditu: Eurocamerata 2001, Eurocamerata 2002, Eurocamerata 2003, The best of..., Eurocamerata 2004 (prestatzen ari dira).

KIDEAK

Gira de la Eurocamerata por Francia y otros países Alumnos del Conservatorio de la Sociedad Coral de Bilbao, integrantes de la Eurocamerata posan junto a su director Radu Hamzea.

Prentsak esan du:

Sortzaileak: Radu Hamzea (Bilbo) eta Sergiu Andrei (Obersulm) „lan gogotsu eta profesionala egin dute“. Kideen motibazioa: „Guretzat, jatea eta edatea bezain garrantzitsua da jotzea“. Ikusleen interesa: „Aretoa guztiz betea egon zen...ikusleek kontzertua txalo amaigabeekin eskertu zuten“. Kritika: „Zirrara handiko kontzertua...bakarlariek ikusleei atsegin eman diete...dinamika oso gozo eta sentikorra... soinu oso samurra, arkuan tentsio irekitasunarekin“. Zuzendaria: „ ...batuta ausarta...dotorea... emanaldi hunkigarria“.


Grabaketak

Eurocamerata 2001

Eurocamerata 2002 + 2003

The best of ...





J. Guridi: Así cantan los chicos