Euskara
  Castellano  
Agenda
Informazio Orokorra
Ikasketei buruzko informazioa
Taldeak
Jarduerak
Harremanetarako
Suscripciones
BILBOKO KORALA
General:
Inicio

Informazio Orokorra

Musika, bereziki musika korala, lantzea da 1886an sortu zen Bilboko Koral Elkartearen helburu nagusia.

Musikaren eta beronen jakintzaren izaera orokor honek beranduago bultzatu zuen musika ikastegi bat sortzera, 1983an Kontserbatorio izendapen ofiziala lortu zuena; honen ondorioz Musika Hastapenerako Tailerra sortu zen, eta honek bide eman zigun gure Elkartearen barruan heziketa sail bat sortzeko.

Hiru urtetatik aurrera gure ikasleak hezten ditugu musikaren arlo guztien ikaskuntzan eta gozamenean; gure lan pedagogikoan garrantzi handia ematen diegu izaera ludikoari, talde-lanari, jendaurrean jarduteari eta, oro har, musikak ahalbidetzen dituen gaitasunen garapen orokorrari.


98-99ko ikasturtean, Kontserbatorioak, Maila Ertaineko izendapena duena, Zilarrezko Ezteiak ospatu zituen. 500 ikasle baino gehiago eta 30 ikasle inguru buru-belarri dabiltza izaera berritzailea duen musika heziketan, erabiltzen diren baliabide pedagogiko berriak direla eta.

Era orokorrean ikasleak hezi nahi hau dela eta, Kontserbatorioak Musika Hastapenerako Tailerra abiarazi du, 3-7 urteko umeak, jolas eta dibertsio giroan, musikan murgiltzen has daitezen. Beranduago, ikasketak jarraitzeko aukera edukiko dute, bai Irakaskuntza Arautua zein Ez-Arautuaren bidez. Orkestrako tresna guztiak ikasteko aukera dago.

Koral Elkartearen azken ekarpena Kantu Eskola sortzea izan da. Bertan 20 gazte inguru kantu ikasketak egiten ari dira, jakin ahal izateko ea euren lan-etorkizuna arlo honetan egon daitekeen. Ikasle hauetariko batzuek dagoeneko jauzi egin dute Euskal Herriko Goi Mailako Kontserbatoriora edota Centro Reina Sofiara, are gehiago, zenbaitek etorkizun oparoko lan-karrerari ekin diote.